Asteartean jakinarazi zuen Meltdown talde hernaniarrak, Europan barrena bira egingo duela udaran. Gutxienez, 14 kontzertu eskainiko dituzte, Summer European Tour biran.
Uztailaren 31n ekingo diote birari, Lyonen. Eta horretarako motorrak berotzeko, Madrilen joko dute bihar, Download Festival jaialdian, From This Day to the Grave diskoa aurkezteko.
«Toki berriak eta lagun zaharrak», biran
Birarako «gogo haundiz» azaldu da taldea, «toki berrietan eta lagun zaharrekin, gure kontzerturik onenak eskaintzeko hilabete hauetan». No Turning Back, Ingested edota Vitamin X bezelako taldeekin ariko dira, jakinarazi dutenez.
Europako hainbat herrialdetan joko du, uztailetik irailera bitarte: Frantzian (Lyon), Belgikan (Fontaine-L’Eveque), Alemanian (Karlsruhe), Txekiar Errepublikan (Plzen, Novy Jicin eta Praga), Polonian (Wroclaw), Suitzan (Zug), Frantzian berriro (Volmerange les Mines), Espainian (Ciudad Real eta Pobra do Caramiñal), eta Portugalen (Porto eta Faro), Diman bukatzeko, irailaren 29an.