Axeri Dantzaren DVD emanaldia gaur eskainiko da Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 28a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak Axeri Dantzaren DVDa plazaratuko du gaur, eta gainera gaur bertan San­diusterrin dokumentala bera eskainiko du, 18:30etan. 
Doku­mentalean, 2017 urtean grabatutako 3 film ikusi daitezke: ohiko Axeri Dantza, Axeri Dan­tza gaztea eta Axeri Dan­tza mistoa + Maider Gar­mendiaren elkarrizketa (Axeri Dantza mistoaren betiko partaidea). 

Bestalde, ekitaldiaren sor­tzaile eta parte hartzaileen elkarrizketak ere ikusi daitezke: Jon eta Se­gun­do Alejos (soka antolatzaileak), Lierni To­losa (Axeri gaztea), Luis Te­lleria (Axe­ri Dan­tzariaren sor­tzai­lea), Xa­bier Iriarte (ikerlaria eta ekitaldiaren sustatzailea). Erreali­za­tzai­le lanetan Jokin Labaien aritu da.

Jokin Labaien izan da dokumentalaren errealizatzailea eta herriko talde ezberdinek egin dituzte aportazioak

DVDa salgai egongo da, Dobera/Kronikako bulegoan, 10 eurotan eta beste bi modu ere badaude DVDa eskuratzeko: 943 33 27 99 zenbakira deituz edo dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatziz.
Doberak eskerrak eman nahi dizkie bideoa egiten lagundu duen guztiei eta bereziki Txantxangorri elkarteari.

Luis Telleriaren koadroa, enkantean
Dokumentala egin ahal iza­teko herriko talde ezberdinen aportazio ekonomikoa ere jaso da. 

Eta Luis Telleriak, koadro bat oparitu du, enkantean jarri da DVDa finantza­tzeko dirua lortzearren. Irte­era prezioa 250 eurokoa izan­go da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!