Gauzak ongi doaz atezainen entrenatzaile diren bi hernaniarrentzat. Luis Llopisek Realarekin fitxatu berri du eta Jose Manuel Otxotorena Munduko Txapelketan final zortzirenetan dago Espainaiko selekzioarekin.
Llopisek azken hiru urteak Real Madrilen egin ditu eta etxera itzuli da. Hernani eta Real Unioneko entrenatzaile izan eta gero goi mailako taldeetara eman zuen salto 2003 urtean. Realak fitxatu zuen eta gero Real Madril, Athletic, Levante, Granadatik eta berriz ere Real Madriletik pasa eta gero, Realera itzuli da. Lehen taldeko atezainen entrenatzailea izango da. Madrilekin azken hiru Txapeldunen Ligak irabazi ditu, baita Liga bat ere.
Igandean, Errusiaren aurka
Bestetik, Jose Manuel Otxotorena ereñotzuarrak urteak daramatza Espainiako selekzioko entrenatzaile izaten. Igandean final zortzirenak jokatuko ditu Errusiaren aurka, Moskun, Munduko Txapelketan.