Mendizale Astearen barruan, Argazki Lehiaketa antolatzen du urtero Mendiriz Mendik, eta aurtengoa martxan dago. Urrairen 11ra arte aurkeztu daitezke lanak TIFF edo JPG formatoan eta gehienez ere 5Mb-eko pisuarekin, elkarteko lokalean (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 21:00etara. Gehienez 6 eta gutxienez 3 argazki aurkeztu behar dira, eta gaia librea bada ere, argazki bat behintzat Hernanikoa izan behar da.