Udazkena gero eta gertuago dago, eta ereñotzuarrak dagoeneko jarri dira lanean. Udazken Kulturala antolatzeari ekingo diote; gaur egingo dute aurreneko bilera. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Auzo Etxean. Ereñotzuarrei deia egin diote, parte hartzeko.