Aurreko batean egin bezala, kontzertu-antzerki berezia eskainiko du Goiz Eguzki abesbatzak hilaren 20an, hurrengo ostegunean.
Arratsaldeko 19:30etan hasita izango da saioa, Biteri kultur etxeko areto nagusian. Emanaldia debalde izango da, baina aurreko batzuetan egin bezala, gonbidapena beharko da bertaratzeko.
Joan nahi duenarentzat, jakinarazi dute gaurtik aurrera banatuko dituztela gonbidapenak, Biteriko harreran.