Eva Esnaola bigarren, Winschotenen

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 13a, 02:00

Holandako Winschoten herrian izan zen aurreko asteburuan Eva Esnaola atleta hernaniarra. Bertako 100 kilometroko lasterketaren 43garren edizioan hartu zuen parte, hain zuzen. Eta ederki ibili zen. 08:45:19 ordu eginda, bigarren izan zen sailkapen orokorrean, eta au­rre­nekoa, aldiz, W55 kategorian. Marka hau Espainia­rentzat errekor berria da, eta W55 kategorian, urteko munduko marka hoberena egin du Eva Esnaolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!