Aurtengo San Joanetan hiru eraso sexista izan direla salatzeko, manifestazio zaratatsua deitu zuen atzo Hernaniko Mugimendu Feministak. Horietako bi, gainera, larritasun haundikoak direla salatu dute: «ez ditugu halako jarrera eta bortizkeria sexistarik onartuko». Manifestazioan ozen esan zuten «emakumeok ez garela isilduko, ezta beldurtuko ere». «Eraso guztien aurrean autodefentsa feministarako deia egiten dugu», aldarrikatu dute.