San Joanek azken orduak biziko dituzte gaur eta oraindik bada non gozatua. Goizean goizetik egongo dira ekitaldiak. Hasteko, sokamuturraren ordez Askekintzako jokuak egongo dira; hain justu atzo bertan behera geratu zen bi zauritu izan eta gero. Axeri dantza ere egongo da eta haurrentzako ikuskizuna Atsegindegin.
Ohiturari jarraituz herri kirol ikuskizunak 50 urte beteko ditu. Eta bertan Iker Vicente aizkolaria lehiatuko da Mikel Larrañagaren aurka, Ligako lehenengo jardunaldian. Vicente otsagabiarra modako aizkolaria da eta aro bat markatuko duela diote adituek.
Bertsolariak, Tilosetan eta ‘Emakumeen matxinada’, Zinkoenean
Banderen jaitsiera 00:00etan da, baina aurretik bertsolariak entzungo dira Tilosetan, 19:30etan, eta ordu bete lehenago, 18:30etan, hasiko da San Joan Konpartsaren antzerkia eta Zinkoenean da aurten.
EGITARAUA
07:00, Diana Hernaniko Soinua elkarteko txistulariekin.
07:15, Aulki jokoa, sokatira eta zaku lasterketa. Askekintza eta Sutu Jaiak.
09:00, Axeri Dantza.
11:00, Kolore Guztiak Festa: haurrentzako tailerrak, kultur arteko ginkana eta arabiar jan-edan dastaketa, Atsegindegin. Kolore Guztiak elkartea.
11:00, Haurren XL. Marrazki Lehiaketako sari banaketa, Biterin. Urumea ikastola.
11:00, Beti Egarriak txarangaren irteera.
11:30, Herri kirolak: herritarrek parte hartzeko bolatoki ibiltaria eta espezialisten erakustaldia, Tilosetan. Elur Txori elkartea.
12:00, Haurrentzako 10 urte ikuskizuna Tomaxen Abenturak taldearekin Urbieta kalean.
12:30, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako kanporaketa eta herri kirolen erakustaldia, Tilosetan. Elur Txori elkartea.
16:00, Gaztetxoentzako jolasak, Latsunbe auzoan. Askekintza.
18:30, San Joan Konpartsaren irteera, Plazatik. Antzerkia, Zinkoenean.
19:00, Bertsolariak, Tilosetan: Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza, Julio Soto. Gaia jartzen: Jose Luis Urdangarin. Elur Txori elkartea.
22:00, Gau elektronikoa, Molotoffen eszenatokian.
23:00, Su a Feu ikuskizuna Deabru Beltzak taldearekin Gudarien Plazatik.
23:45, Mihi luze poteo erotikoa. Sutu Jaiak.
00:00, Ttarla dantza taldeak banderak jaitsiko ditu. Ondoren, zezen suzkoa eta Incansables txarangarekin kalejira.
01:30, Maritxu, nora goaz? Tonbola erotikoa. Erronka pikantea. Kamixeta argiak eramanda, serigrafia egiteko aukera.
Goizaldean, Txosnen itxiera eta ekainaren 28ko Kalefestakzioa. Sutu Jaiak.