Katekesian apuntatzeko, hiru egun

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 17a, 02:00

Hiru egun jarri ditu Hernaniko parrokiarteko katekesi batzordeak (San Joan Bataiatzailea, San Jose Langilea eta San Antonio parrokiek osatutakoak) 2018an zehar 6 urte betetzen dituztenek katekesian izena eman dezaten. Gaur, bihar eta etzi izango dute apuntatzeko aukera Elkano kaleko lokalean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!