Hiru saio irailean, Auka Jokorako

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 12a, 02:00

Oka jolasaren antza daukan mahai-jolasa da Auka Jokoa, baina Astigarragako historia eta ondare materiala eta ez-materiala ezagutzeko balio duena. Haur eta helduak, lagunartean edota familian elkartu eta Astigarraga hobeto ezagutzea da helburua, ezagutza hori «sagardogintzara bakarrik» ez mugatzeko. Sei gairen inguruko galdera-erantzunekin lotutako tableroa prestatzen ari dira, hainbat saiotan, eta hil honetan beste hiru saio egingo dira. Aurreneko biak aste honetan: ostiralean, 09:30etan euskeraz, eta larunbatean, 17:30etan elebietan. Hurrengoa, berriz, hilaren 18an izango da, 17:30etan elebietan baita ere. Saio guztiak kultur etxean egingo dira, doan, Urkiri Salaberiak zuzenduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!