Etzi, ‘Taxidermia de un gorrión’ antzezlana eskainiko da Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 27a, 02:00

Taxidermia de un gorrión antzezlana iritsi da Herna­nira. Ostiralean, 20:00­etan, an­tzeztuko da Biteri kultur etxean eta bertan Garbiñe Insausti hernaniarra da protagonista nagusia. Edith Piaf-en papera egiten du bertan eta orain urte bete, lan honengatik, Max sarietan aktore nagusi onenaren sarirako izendatua egon zen. Kulunka teatro konpainiaren lana da eta Gar­biñe Insaustirentzat proi­ek­tu oso pertsonala izan da. Hiru urte daramaz lanarekin taula gainean. 

Bi emakumeren arteko ­elkarrizketa
Bi ema­kumeren arteko elkarrizketa da: Edith eta kazetariaren ar­te­koa. Kazetaria animali ba­sa­tie­tan aditua da, baina Edith Piaf elkarrizketa­tzea egokitu zai­o, lan egiten duen al­diz­ka­ri­ko zuzendari­tzak horrela agin­duta. Baina berari ez zaio bat ere interesatzen. Gainera, Edith Piafen miseriatan mur­gil­du behar du, erreportaje ama­ri­llis­ta horietako bat sa­l­tze­ko. Ikus­ki­zunean bidaia bat egiten dute, eta biluztu egiten dira, aurreiritziak baztertuz, eta pixkanaka elkar ulertzen dute. 

Max sariak jaso berri dituzte
Gainera, Hernanira, iritsiko da Kulunka konpainia besapean bi sari garrantzitsu dituela. Bina sari jaso zituen pasa den astean Kulunka Antzerki Teatroak, Sevillan banatutako Max Sarietan. 
Bi sari jaso ditu, hain zuzen, Solitudes antzerki-lanagatik: Antzerki Onena­ren saria eta Eszena Ikus­ki­zu­nera­ko Musika Onenaren sa­ria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!