Astigarragan, dagoeneko 200 ale

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 27a, 02:00

Ehun ta ehun, berrehun! Baita Astigarragako Kronikak ere. Gaurkoa Kronikak argitaratzen duen 200garren Astigarragako Kronika da. Asteazkenero izaten da Astigarragako Kronika doan hartzeko aukera, okindegi, kultur etxe, taberna eta hainbat gunetan. Larunbatetan, berriz, Urumeako Kronika edizio bateratuan irakurri ahal izaten da Astigarragako berri. Zenbaki borobil honetara iritsita, Kro­nikak eskerrak eman nahi dizkie astigartar guztiei, proiektuan parte hartzeagatik, Kronika hartu eta irakurtzeko ohitura izateagatik, intereseko informazioa bidaltzen parte hartzeagatik, banaketan laguntzeagatik, edota diruz ere laguntzeagatik, Kronikalari edo bazkide eginda; izan ere, denen artean egiten da Kronika. Eskerrik asko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!