Txistulariek deia, suaren ingurura gerturatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 27a, 02:00

Larunbatean izan zen San Joan bezperako gaua, eta ohiturari jarraituz, sua egin zuten Astiga­rra­gan ere, Foru Plazan elkartuta. Eta suaren ingurura gertura­tzeko, Astigarragako txistulariek egin zieten deia herritarrei, arratsaldetik iluntzera kale buelta eginez, San Joan zortzikoa joaz. Gero, suak argitu zuen, herritarren dantza eta salto artean, urteko gaurik motzena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!