Emaitza borobilik gabe, maila ona asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 27a, 02:00

Lasterketaz betetako aste­bu­rua izan zuten pasa dena, txirrindulari astigartarrek; eta emai­tza borobilik lortu ez zuten arren, maila ederrean aritu ziren. Protagonista izan ziren, bakoitza bere katego­ri­an, Enekoitz Azparren, eta Tel­mo eta Urko Sem­pe­re­na anaiak.
Azparrenek lortu zuen pos­turik onena, Agurainen 8ga­rren sailkatuta, kadeteetan. Zortziko talde batean iritsi zen, ihes eginda, baina garai­pena lehiatzeko aukerarik ga­be, txirrindulari indartsu eta azkarren aurrean.
Urko Semperenak, berriz, Tolosan izan zuen lasterketa, eta eguneko ihesaldian sartu zen, Gaintzan behera, dozena bat txirrindularirekin. Altzo eta Orendain mendateak gain­ditu ondoren, Altzo bigarre­nez igotzean geratu zen atzean, helmugatik kilometro gutxi­ra. Azkenean, atzeko taldeak ere gainditu zuen astigartarra, eta 27garren iritsi zen.

Gipuzkoako Itzulian, Telmo
Eta Telmo Semperena, azke­nik, junior mailako Gipuz­koa­ko Itzulian aritu zen: prologoa eta hiru etapa. Aurreneko hiru etapetan maila onean aritu ondoren, Aitor Larra­ña­ga taldekidearentzat lanean ari­tu zen azkenekoan; izan ere, lau­garren zegoen sailkape­ne­an, zortzi segundura.
Urrutitik saiatu ziren, lide­rrari erasotzen. Sem­pe­renak eta Ibai Rodriguez tal­dekideak egin zuten ihes Liernian, eta pixka bat beranduago, Larra­ña­gak berak. Semperenak itxa­ron zion aurrena, ihesal­dian sartzen laguntzeko, eta Rodri­guezek lagundu zien gero, aurrean sartu zirenean. Baina nekea eta beroa tar­te­ko, atzean geratu zen Telmo. Larrañagak ere nabaritu zuen nekea, eta onenen taldeak ha­rrapatu eta gainditu zuen. Azkenean, 26garren bukatu zu­en etapa Larrañagak, eta 17garren postuan Itzulia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!