«EH Bildu eta PSE-EEren botoekin, toki berean mantenduko da txosna»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 27a, 02:00

Maiatzeko plenoan aurkeztu zuen EH Bilduk mozioa, Gazte Asanbladaren txosna bere to­kian mantentzea eskatuz; eta EAJren abstentzioarekin eta PSE-EEren babesarekin, onar­tu egin zen. Horren harira, bere postura azaldu nahi izan du EH Bilduk: «ez genuen aurreikus­ten moziorik, baina EAJk Gazte Asanbladarekin izandako ja­rre­ra eta egindako mespretxua salatzeko, aur­kez­tea erabaki genuen. Bere izena eta izana zikintzen saiatu da prentsan, hitza bete ez izana leporatuz; baina ma­ia­tzeko jai batzordean, argi ge­ratu zen hori ez zela horrela. EH Bilduko ordezkariak gal­de­tu zion, EAJko jaietako zine­go­tzi ohiari, txosnaren lekual­da­tzearen inguruan adostasunik lortu ote zuten; eta ezetz eran­tzun zion, proposatu besterik ez zutela egin. Hala ere, EAJ buru belarri aritu da, Gazte Asan­bladari hitza ez bete­tzea­ren ardura leporatzen».

«Kokaguneak urtero aldatzea, soluzioa baino gehiago, buruhaustea da»
EH Bilduk azaldu du, bizila­gu­nekin zituen konpromisoetan oinarritu duela lekualdaketa EAJk, baina oposizioak ez du­e­la «inoiz» izan akordio horren berri. Eta gaineratu du, «zalan­tzarik ez» duela, txosnak mo­lestiak sorrarazten dizkiela in­­guruko bizilagunei, baina ur­­te­an zehar, horrelako ego­e­rak bizi dituztela beste hain­bat zonaldetan ere: «jaiek ez dute onetik bakarrik. Zeharkako ondorioak ere badaude, eta Uda­la, herritar eta eragileak, horiek murrizten saiatu be­har­ko lirateke. Baina soluzioa ez da kokaguneak urtero alda­tzea. Hori, soluzioa baino ge­­hiago, buruhaustea izan ohi da».
Nabarmendu du, egiteko­tan, alternatiba bide­ra­garria eta adostua dagoe­la­ko izan behar dela: «baina kasu hone­tan, adostasunik ez egoteaz gain, EAJren alternatibak biderae­zin egiten zuen txosna, estalkia­ren murrizketagatik. Argi dau­kagu txosnagunea herriko jaie­tarako oinarrizko espazioa dela. Urteak dira, gune honek jaiak osatu eta aberasten ditu­e­la», nabarmendu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!