Bestelako turismoa egiteko aukera, sagardogintzari eta kulturari lotua

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 27a, 02:00

Sagardogintzari lotuta, lu­rral­dea, bertako kultura eta his­toria ezagutzeko aukera izango da udara honetan, sek­to­re­ak martxan jarri duen Sa­gardo Tour eskaintzari es­ker. Gipuzkoako Sagardogileen El­karteko 11 sagardotegik har­tuko dute parte proiektuan, eta tartean, Astigarragako Petritegik eta Astarbek.
Sagardotegiak bisitatzeaz gain, aukera izango da ger­tutik ezagutzeko Bertako Pro­duktuen Azoka, Idiazabal JDB Gaztandegia, Albaola Itsas Kul­tur Faktoria edota Flyscha­ren Ibilbidea.

Lau ibilbide, aukeran
Proposatzen dena da, pro­iek­tuan parte hartzen duten sa­gar­dotegietan bisita gidatuak egitea, bertako familia, base­rria eta sagastiak ezagutzeko, eta tolareak eta bertan lan egi­teko modua zein den ikas­teko. Baita sagardoa probatzea eta sagardotegiko menu tradi­zionala dastatzea ere. Baina horrez gain, sagardotegiko bisita ibilaldi batekin osatu ahal izango da.
Batetik, Bertako Produk­tu­en Azoka, Tolosakoa, ezagutu ahal izango da. Bestetik, Ze­rain­go Idiazabal JDB Gaztan­de­gia. Beste aukera bat izango da Alba­o­la Itsas Kultur Faktoria ezagutzea, Pa­saia­­koa; eta az­kenik, Zumaian, Flyscha­ren ibilbidean barrena ibiltzea.
Bisitak larunbatetan egin­go dira, irailaren 8ra arte, eta lau hizkuntzatan eskainiko dira: euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Do­no­stiako Republica Argentina kaleko 2 zenbakiko geltokian izango dute abiapuntua, 11:15e­tan, eta bost orduko ibil­bidea egingo dute. Dena den, Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaian ere jarri dituzte geltokiak. Pre­zioak desberdinak izango dira, parte-hartzaileen adinaren arabera.

Sagardotegi batean bazkaldu eta bisitak egingo dira Bertako Produktuen Azokara, Idiazabal Gaztandegira, Albaolara eta Flyschera.

Hurrengo bisita, larunbatean
Ekainaren 23an egin ahal izan zen aurreneko bisita, eta hu­rrengoa, larunbat honetan egi­teko aukera izango da. Kasu honetan, Idiazabal Gaztan­de­gia bisitatu, eta ondoren, Ze­raingo Oiharte sagardo­tegi­ra joango dira. Gaztandegia eza­gutu nahi dutenek, izango dituzte beste bi aukera, bisita beste bi sagardotegirekin lotu­ta: uztailaren 28an, Ordiziako Tximista sagardotegian buka­tuta, eta abuztuaren 25ean, Azpeitiako Añotan bukatuta.
Bertako Produktu Azoka ezagutu nahi duenak, berriz, uztailaren 21ean izango du aukera, eta ondoren, Donos­tiako Araeta sagardotegira joan ahal izango du. Bestela, abuztuaren 18an egin ahal izango da ibilaldia, eta Her­na­ni­ko Iparragirre sagardote­gian bukatu.
Hirugarren aukera, Albaola Itsas Kultur Faktoria eza­gu­tzea da. Uztailaren 7an, Asti­garragako Petritegi sagar­do­tegian bukatuko da bisita ho­ri; abuztuaren 4an, Irungo Olan; eta irailaren 1ean, As­ti­garragako Astarben.
Azkenik, Flyscharen Ibil­bidea egitea aukeratzen due­nak, uztailaren 14, abuztuaren 11 eta irailaren 8a izango ditu aukeran, eta Azpeitiako Añota, Aiako Satxota eta Usurbilgo Saizar sagardotegiak aukeran, hurrenez hurren.

Erreserbak, aurretik
Aurreneko bisita pasa den la­run­­batean egin zen. Ordu­ko­an, Bertako Produktuen Azoka bi­sitatu eta Adunako Aburuza sagardotegira joateko aukera izan zen. Larunbat honetan, Idia­zabal JDB Gaztandegia bi­si­tatu ahal izango da, eta irai­la­ren 8ra arte, larunbatero egin ahal izango da bisitaren bat.
Plan guztietarako, erreser­bak interneten egin daitezke dago­e­neko, www.sagardoa.eus webgunean; edota telefonoz, 943 33 68 11 zenbakian.
Proiektua hil honen ha­si­er­an aurkeztu zuten, eta Foru Al­dundiaren Explore San Se­bas­tian Region eta Jaur­la­ri­tza­ren Basquetour markekin lotuta dago; hainbat eskaintza biltzen dituzte.

SAGARDO TOUR
Bertako Produktuen Azoka

Uztailak 21, Araeta (Donostia).
Abuztuak 18, Iparragirre (Hernani).
Idiazabal JDB Gaztandegia
Ekainak 30, Oiharte (Zerain).
Uztailak 28, Tximista (Ordizia).
Abuztuak 25, Añota (Azpeitia).
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Uztailak 7, Petritegi (Astigarraga).
Abuztuak 4, Ola (Irun).
Irailak 1, Astarbe (Astigarraga).
Flyscharen Ibilbidea
Uztailak 14, Añota (Azpeitia).
Abuztuak 11, Satxota (Aia).
Irailak 8, Saizar (Usurbil).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!