13 ziurtagiri profesional banatu dira lan merkatuan sartzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 26a, 02:00

2017ko azarotik 2018ko mar­txora bitartean, Cebancen Oinarrizko lanak ostatuetako pisuetan izeneko ikastaroa bu­rutu da. Proiektuan parte hartu duten 15 ikasleen ar­tean 13k lortu dute profesionaltasun ziurtagiria. Horie­tatik 9k kontratua sinatu dute sektoreko hainbat enpresekin. Beste 4ak, sektoreko enpresetan, baita ere, praktikak egiten ari dira.

Kalifikazio bajukoei edo iraupen luzeko langabetuei zuzendua
Formazio ekintza honek kon­tratazio konpromisoa zu­en, eta Beterri-Buruntza esku­al­deko Andoain, Astiga­rraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta edo Usurbil herrietan erroldaturiko eta, bereziki, kalifikazio bajukoei edo iraupen luzeko langabetuei zuzenduta zegoen. 

Diplomak jaso berri dituzte 13 emakumek lan programa osatu ondoren. Cebanc eraikinean egin zen ekitaldian. Proiektuaren helburu nagusiak dira Beterri-Buruntza es­kualdeko prestakuntza gutxiko emakume langabetuak lan munduan txertatzea, enplegagarritasunaren hobetzea eta formakuntza profesional eta pertsonala, eta emaitzak argi ikusi dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!