Ordenagailuak, ordenagailuetarako aplikazioak eta Internet nola erabili ikasteko hainbat aukera emango ditu KZ Guneak uztailean ere. Ikastaro batzuk aurrez aurre egiteko izango dira, eta beste batzuk, etxetik egin ahal izango dira. Denetarako izenematea irekita dago webgunean bertan (www.kzgunea.eus/formacion-kzgunea). Emaila tutor.hernani@kzgunea.net da. Laguntza behar duenak, Biteriko bulegora ere jo dezake, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegian.