Atletismoko udalekuetan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 26a, 02:00

Aurten ere, atletismo udalekuak antolatu ditu CD Hernanik, bi txandatan: abuztuak 6-17, eta abuztuak 20-31. 2004 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat dira, eta izenematea zabalik dago, uztailaren 1era arte: atletismoudalekuakcdh@gmail.com. 55 euro dira txanda bakoitzeko, eta bi anai-arreba apuntatuz gero, 50 euro bakoitzak. Astelehenetik ostiralera izango dira, 09:30etatik 13:30etara, atletismo pistan, gorputza mugitu eta kirola egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!