dobera Euskara Elkarteak Axeri Dantzaren DVDa plazaratuko du etzi, ostegunean. Egun horretan bertan Sandiusterrin dukumentala bera eskainiko da, 18:30etan. Dokumentalean, 2017 urtean grabatutako 3 film ikusi daitezke: ohiko Axeri Dantza, Axeri Dantza gaztea eta Axeri Dantza mistoa. Bestalde, ekitaldiaren sortzaile eta parte hartzaileen elkarrizketak ere ikusi daitezke: Jon eta Segundo Alejos (soka antolatzaileak), Lierni Tolosa (Axeri gaztea), Luis Telleria (Axeri Dantzariaren sortzailea), Xabier Iriarte (ikerlaria eta ekitaldiaren sustatzailea). Errealizatzaile lanetan Jokin Labaien aritu da.
Dokumentala egin ahal izateko herriko talde ezberdinen aportazio ekonomikoa ere jaso da. Eta Luis Telleriak, koadro bat oparitu du, enkantean jarri eta DVDa finantzatzeko dirua lortzearren. Irteera prezioa 250 eurokoa izango da. DVDa salgai egongo da, Dobera/Kronikako bulegoan, 10 eurotan.