URNIETAN gaur Magale ikastetxe berria aurkeztuko da. Presentación de Maria eta Salestarrak ikastetxeetako titulartasunak Urnietan hezkuntza proiektu bateratu bat garatzen aritu dira eta Magale da horren emaitza.
Proiektu berri horrek Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko hezkuntza eredua eskaintzen du, antolaketa integratzailearekin eta bi zentroen arteko funtzionamendu koordinatuarekin.
Proiektu berria, 18:00etan, gizarteratuko da Bigarren Hezkuntzako eraikinaren (Salestarrak) Areto Nagusian.
Ekimen berri honekin sendotasunak indartzea espero dute, Urnietan hezkuntza proiektu integrala, berritzailea eta kalitatezkoa eskainiz.