Egin zotz, Euskal Sagardoarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 27a, 02:00

Kanpaina jarri du martxan Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoak: Egin zotz! Ostegunero sariak banatuko dira tabernetan Euskal Sa­gardoa eskatzen dutenen artean. Era berean, egunero Zubel­tzu­ren gin­dilla-azeituna edo Basatxerriren txorizo mokadua emango dira opa­ri, eta hilero bestelako ekitaldiak ere antolatuko dira: urriaren 4an, adi­bidez, Euskal Pintxo Potea, eta urriaren 5ean, afari maridatua Tri­pon­tzi jatetxean. Erreserbak egin daitezke dagoeneko: 943 55 57 24.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!