Roberto Pachecok atzo, anaia Jorgeri Musika Bandaren zuzendaritzaren lekukoa pasa zion bezala, familiek eman diete txanda gaur, herriko koadrilei. Koadrilen egun haundia da gaur, eta hori ospatzeko, topa berezia egingo dute, 13:00ean, Plazan. Oraingo honetan, hainbat taldetako ordezkariak igoko dira eszenatokira.
Joxe Mari eta Mari Jose, garaile
Familiko bazkalostetik alde egin, eta 17 bikotek jokatu zuten atzo Kronikaren San Joanetako II. Mus Txapelketa mistoa. Horien artean, Joxe Mari eta Mari Jose gailendu ziren; Euken eta Idoia izan ziren bigarren, eta hirugarren geratu ziren Agurtzane eta Ander.
Musika ere, nagusi
GazteBizilagunak egitasmoak jarri zuen atzo festa giroa, eta gaur ere, ez da faltako musikarik, Incansables txaranga eta Laiotz taldearekin.