Bigarrena, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 16a, 02:00

Santa Barbarako harrobia be­rreskuratu eta aisialdi gunea sortu nahi du bertan Udalak, eta horretarako, parte-hartze prozesua hasi du RB3 enpresarekin. Pasa den irailaren 5ean egin zuten aurreneko tailerra, eta dagoeneko zehaztu dituzte hurrengo zitak. Hurrengoa datorren asteazkenean izango da, irailaren 19an, Hausnar­keta tailerra izango da. Horren ondoren, bi deliberazio tailer izango dira: aurrenekoa, urriaren 3an, eta bigarrena, urriaren 10ean. Horiek guztiak Biterin egingo dituzte, 19:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!