Udalekuetarako, azkeneko egunak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 29a, 02:00

Udalekuak egingo ditu CD Hernaniko atletismo sailak abuztuan zehar. Bi txandatan izango da: abuztuak 6-17, eta abuztuak 20-31; eta etzi izango da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, emailera idatzi beharko da: atletismoudalekuakcdh@gmail.com. Txanda bakoitzaren prezioa 55 eurokoa da; bi anai-arreba apuntatzen badira, aldiz, 50 euro ordainduko ditu bakoitzak. Astelehenetik ostiralera izango dira, goizeko 09:30e­tatik 13:30etara, atletismo pistan, gorputza mugitu eta kirola egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!