Otsailean hasi zuen erronka Euskara Ari Du elkarteak, eta «aurtengo jaiak euskaldunagoak» izan daitezen, «aletxoa» jarri nahi izan du San Joanetan ere. Bihar arratsaldeko 19:00etan hasita, Ari Du Poteoa egingo du, Andoni Tolosa musikariaren laguntzaz. Ibilbidea honako hau izango da: Goiz Argi, Tiloseta, Rioja taberna, Andrekale, Atzietas, Plaza Berriko txosna eta Zinkoeneako taberna.