Txapela Hodei Aguilarri, EuskoSkillsen sari banaketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 25a, 02:00

Lanbide Heziketako olinpiadetan, edo EuskoSkills proban, parte hartu zuen Hernaniko Lanbide Heziketako institutuko Hodei Aguilar errenteriarrak pasa den apirilaren 19an. Maiatzaren bukaeran jakinarazi zioten txapeldun izan zela Instalazio Elektrikoen modalitatean, eta orain, hilaren 16an jantzi zion txapela Cristina Uriarte Hezkuntza kontseilari­ak. Donos­ti­an egin zuten ekitaldian izan zen, baita ere, Jorge Arevalo, Lan­bide Hezike­tako kontseilari-ordea. 

Kategoria bakoitzeko au­rreneko hiru sailkatuei banatu zizkieten sariak, eta txapeldunei gogoraratu zieten aukera izango dutela 2019ko mar­txoan Madrilen egingo duten SpainSkills txapelketan parte hartzeko aukera dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!