Hernaniko Plazaren erdi-erdian, torturatu eta epaitu zituen bi sorgina, atzo, inkisizioak. Baita sutara kondenatu ere: konfesatuz gero, garrote vilean ejekutatu eta sutara botako zituzten; bestela, bizirik erreko zituzten. Baina orduan, Akerraren tentazioan erori ziren inkisiziokoak ere, haren menpe geratuta. Plaza bete-beteta zela, elkarrekin dantzan borobildu zuten antzerkia.