19 bikotek hartu zuten Plaza, dantzan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 24a, 02:00

Akelarrearen eta San Joan suaren aurretik, haurren aurreskuak hartu zuen Plaza, atzo arratsaldean. Eta 19 izan ziren, dantzari aritu ziren bikoteak. Mutilek aurreskua dan­tzatu zieten neskei, aurrena, eta zapi batez elkar hartuta, fandangoa eta arin-arina dantzatu zuten gero, elkarrekin. Plazako ikusleen txalo zaparrada artean, ikuskizun polita bezain berezia eskaini zuten gaztetxoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!