San Joanak hasita, denak dantzara!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 18:08

25 urtetan zehar Ttarla dantza taldea osatu duten kideak bildu dira udaletxean, txupinazoa bota aurretik. Dantzara gonbidatu dituzte hernaniarrak gero, eta leher arazi dute etxaferoa! San Joanak hasi dira, Hernanin!

Lehendik, ordea, nabaria zen festa giroa. Axeri Dantza Gazteko kideek ere lehertzeraino astindu baitituzte maxkuriak! Eta egun osoan zehar jarraituko du festa giroak. Baita datozen lau egunetan ere!

Egunez egun bilduko ditu argazkiak Kronikak, eta gaurko eguneko albuna ikusi daiteke, dagoeneko. Ekitaldiz ekitaldi, argazkiak gehituko ditugu.

Ondo pasa San Joanak! Gora Hernani!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!