09:00, Haur kategoriako XLI. Marrazki Lehiaketa, Tilosetan. Urumea ikastola.
09:00, Probintzia mailako San Joan Sari Nagusia eta Elkarteko Sari Nagusia hobi unibertsalean, Hondarribian. Txantxangorri.
10:00, Gazteen Axeri Dantza.
12:00, Jaien hasiera ofiziala: Ttarlak banderak jasoko ditu; Hernaniko Txistulari Bandak San Joan martxa joko du; Kriskitiña taldeak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari lagunduz, Triku Triku doinuaren airera dantzatuko du. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleak kalez kale ibiliko dira.
17:00, Miguel Olloren XII. Oroimenezko Proba, haur kategoriako karabina tiroketako XLIX. txapelketa lokalaren finala, Txantxangorri elkartean.
17:00, XV. Berria pelota txapelketako finala, kiroldegiko frontoian.
17:00, Haurren aurreskua.
17:30, Akelarrearen iragarle txikiak.
18:00, Txosnak ireki eta pintxo poteoa.
18:30, Akelarrea: kalejira, eta ondoren, antzerkia Gudarien Plazan.
18:30, San Joan erronda, Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik.
18:30, Kantuz eta Ozenki abesbatzen kontzertua, Urbieta kalean.
20:00, Salbe Nagusia San Joan Bataiatzailearen parrokian.
20:30, Hernaniko Musika Bandaren erronda, San Joan martxa joaz.
21:30, San Joan sua, herritarren aurreskua eta San Joan kantaita.
22:00, Dantza gaua, Molotoff Irratiaren eszenatokian.
22:00, Gau elektronikoa, Milagrosa aurrean. Paket Flat kolektiboa.
22:30, The Bobby’s eta Las Tuerkas. Sutu Jaiak eta Ernairen eszenatokian.
23:00, Trakets taldearekin dantzaldia, Tilosetan.
23:00, Danborrada, Santa Barbara elkartearen eskutik.
01:00, Urumea txarangaren irteera.