Kartak eta giro ona bat, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 24a, 02:00

Bigarren edizioa izango du gaurkoa, Kronikaren San Joanetako Mus Txa­pelketa Mistoak. Atsegindegin joka­tuko da, arratsaldeko 17:30etan; eta ordu erdi lehenago izango da izena emateko aukera, 17:00etatik aurrera. 20 euro dira bikoteko, eta nos­ki, mistoak izan behar dute biko­teek, genero ezberdinetako partaideekin. Norbaitek bikoterik ez badauka, ger­tu­ratu daiteke, eta bakarrik apun­ta­tzen direnekin, osatuko dira bikoteak.

Izena eman duten bikoteekin, par­tiden zozketa egingo da 17:30etan, eta orduan hasiko da txapelketa.

Hiru bikote onenek, sari potoloak
Joan den urtean bezala, giro ederra izango da txapelketan, ziur; eta hiru bikote onenentzat, sariak ere ez dira nolanahikoak izango: irabazleentzat, txapela, trofeoak, oroigarriak, lau txuleta, Arriatzuko bi barazki saski, bi otordu Akarregin, eta Kideko bi bo­tila ardo; bigarrenentzat, oroiga­rriak, bi pala artistiko, bi otordu Errioguar­dan, Aka­rre­giko bi kaja sagardo, eta Aitan-Etxeko bi botila ardo; eta hiru­garrenentzat, oroigarriak, Ibai-Men­di­ko erosketa bonoa, Balerdiko gazta bat, eta Aitan-Etxeko bi botila ardo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!