Garaiar eta Irurzun, suelto txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 24a, 02:00

Gaur egingo dute, San Joan egunez, urte­roko Dantza Suelto Txapelketa, Kris­kitiña Dantza Taldeak eta Herna­ni­ko Udalak antolatuta. Plazan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Toki askotatik etorritako dantzariak ariko dira bertan; Gipuzkoakoak baka­rrik ez, baita Bizkaia eta Arabakoak ere: Azpeitia, Errezil, Lezo, Villabona, Herna­ni, Azkoitia, Gasteiz eta Sopelako dan­tza­riak, hain zuzen ere.
Eta partehartzaileen artean, izango da bikote hernaniar bat ere: Aimar Garaiar eta Emeren Irurtzun.

Txapelketako bikote bakoitzak, dan­tzatu beharko du fandangoa, Hernaniko Txistulari Bandak joko duena; eta arin-arina, Beñat Luluaga eta Aitzol Txapar­tegi trikitilarien eskutik.

Epaimahaia, berriz, dantzari betera­no adituek osatuko dute, antolatzaileek aurreratu du­tenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!