Erretratatu, San Joanak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Hamaika urte daramazkite her­naniarrek, San Joan jaiak erre­tratatzen, Kronikaren ar­gaz­ki lehiaketarekin. Eta aurten ere, herritar guztiei zabaldu die deia, beraien argazkiak bidal­tzeko, festetako irudi berezi, eder, bitxi, ikusgarri, esanguratsu edota originalenekin. Eta saria lortzeko aukera izango dute!

Aurten, bi sari banatuko ditu Kronikak; helduentzat bat, eta haurrentzat (14 urtera arte) bestea. Helduen kategorian, sa­ria izango da  3 botila Alba­ri­ño Lagar de Cervera 2017 eta 3 botila Viña Ardanza Reserva 2009. Eta haurren kasuan, saria izango da buruarin bat, Tanta­iren eskutik.

Argazkiak bidaltzeko aukera, ostegun eguerdira arte
Lehiaketan, edozeinek hartu dezake parte, baina argazkiak formatu digitalean entregatu behar dira, eta San Joan jaien ingurukoak izan behar dute.

Ekainaren 28ko eguerdiko 12:00ak arte egongo da epea zabalik: kronika@kronika.eus emailera bidalita; edo bulegora bertara ekarrita (La­rra­mendi kalea, 11). Jakinarazi be­harko dira, izena eta telefonoa; haurren kasuan, adina ere bai.

Irabazleen aukeraketa, ­irakurleen esku
Behin argazki guztiak jasota, argazki onenen aukeraketa bat egingo du Kronikako epai­maha­iak; eta ikusgai jarriko ditu www.kronika.eus web orrian, asteazkenean bertan. Hortik aurrera, ikus­leek bozkatuko dituzte argazki onenak, uztailaren 1eko 12:00etara arte; bakoitzak, bi argazki: helduen bat, eta haurren beste bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!