Kantuz abesbatzak aste honetan hasi ditu ikasturte berriko entsaioak, eta azpimarratu du ateak irekita dituela, kantatzeko gogoz dagoen edozeinentzat. Astelehen eta asteazkenetan entsaiatzen dute Milagrosan, arratsaldeko 19:15etatik 20:30etara, eta gogoa duenak, bertara azaldu besterik ez dauka.