Eguraldi onak argitu zituen Goizuetako kaleak, igande goizean; eta umorea eta giroa ere, ederra izan zen. Izan ere, kantuan atera ziren Umore Ona abesbatzako kideak, kalez kale eta tabernaz taberna, ikasturteari bukaera emateko. Kontzertu ibiltariaren ondoren, bazkari baten bueltan borobildu zuten eguna!