Bi aldarrikapen batean, Tilosetan elkartuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Ostegun iluntzean jarri zuen zita Sutu Hernanik, Tilosetako eskailerak ortzadarraren koloreekin margotzeko, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunari keinu eginez. Baina azken orduan, Nafarroako Auzitegiak La Ma­na­dako kideei baldintzapeko askatasuna eman ziela eta, ordu eta toki berean egin zuen deialdia, erabakia­ren kontra agertzeko, Hernaniko Koordinadora Feministak. Beraz, bat egin zuten bi aldarrikapenek, Tilose­tan; eta batzuek eskailerak margotu bitartean, besteek La Manadaren askatasunaren kontra oihu egin zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!