Berria Txapelketako finala gaur, Tolosak eta Oberenak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Hernanin jokatuko da gaur, pelota torneo garrantzitsue­ne­tako baten finala: Berria Txa­pelketarena. Kiroldegiko fron­toian izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta  Tolosako Au­rrera-Tolosa eta Iruñako Obe­rena taldeak ariko dira.

Finala orekatua espero da, eta ikuskizuna ziurtatuta dago, antolatzaileek aurreratu dute­nez. Beraiek izan dira, orain arteko bidean onenak: Aurrera-Tolosak kanpoan utzi ditu Ul­tzamako Buruzgain, Zeanuriko Joko Alai eta Azpeitiako Ilunpe; Obere­nak, berriz, menderatu ditu Mu­nitibarko Lea Ibarra eta Lazkaoko Lapke.

Nagusien mailako partidua, erabakigarria?
Kadete mailan, Tolosako Altu­na eta Ugartemendia ariko di­ra, Oberenako Laso eta Igoaren kontra. Maila haundiko parti­du gogorra espero da. Tolosa­rrak dira faborito, Gipuzkoako txapeldunak. Baina Oberena­koa ere, bikote sendoa da; bi esku bikain ditu Igoak, eta Lasok ondo buka­tzen du aurrean.

Jubeniletan, baja garran­tzi­tsu bat izango dute nafa­rrek, Mata lesionatuare­na; ho­rrek partidua ber­din­duko du. Oskoz eta Ganboa ariko dira Obere­na­­rekin, eta Lasa eta Etxe­be­rria Tolosa­re­kin. Bi atzelari sendo, eta bi aurrelari errematatzaile.

Akaso, jaialdiko hirugarren eta azken partiduan erabakiko da finala: Labaka eta Telletxea ariko dira Tolosarekin, espe­rien­tzia haundiko pelotariak; eta gaztetasunaren alde egin­go du Oberenak, Ansa eta Cor­donekin. Zaila izango dute na­farrek, bikote sendoa osa­tzen baitute albizturdarrek, eta oso ondo ezagutzen dute elkar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!