Joxenton Apezetxea eta Arantxa Ansa bizi diren Haitzalde etxea izan da epaimahaikideek hobekien baloratu duten etxea. Balkoi eta lehioen edertasunaz gain, etxearen aurrekaldearen itxura eta zainketa, apainketaren originaltasuna eta loreen konposizioa hartu dituzte kontuan balorazioa egiterako garaian epaimahaikideek. Irabazleek, 150 euro jaso dute herriko komertzioetan gastatzeko, hiru hilabeteko epean.