Uztailaren 27an egingo da Santio jaietako Gazte Bazkaria, eta izenematea irekita egongo da Zipotzan, uztailaren 4ra arte. Izena emateko momentuan ordaindu behar dira txartelak balio dituen 15 euroan. Bazkaritan, Gazte Asanbladak jarriko ditu kostila, letxuga eta sagardoa, eta baita edalontziak ere. Gainontzeko mahai tresnak eta jatekoak norberak eraman behar ditu. Hala ere, aukera beganoa ere jarri du Gazte Asanbladak.