Laugarren urtez jarraian, saria lortu dute Bereziartuako sagardoek, Michiganen egiten den Laku Handietako Nazioarteko Sagardo Lehiaketan (GLINTCAP). Hamahiru urte dira lehiaketa hau antolatzen dela, eta Bereziartua sagardotegiak saria lortu izan du azken hiru urteetan. Aurten ere beste bat lortu du; zilarrezko domina, hain zuzen. 2015ean urrezkoa lortu zuen; 2016an urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana, hiru sagardo aurkeztu baitzituen; eta iaz, zilar eta brontzezkoak.