Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek bukatu dute aurtengo ikasturtea ere, eta azken egunetan, ikasturtea behar bezala agurtzeko, hainbat kontzertu eman dituzte. Lehengo astean ere izan ziren hainbat emanaldi, eta azken hiru egun hauetan, gitarra elektriko joleak, txistulariak edota abeslariak entzuteko aukera izan da.