Stua altzariak enpresak eraikin berria irekiko du Astigarragan, eta Mikel Duran, sozialisten udal bozeramaileak zorionak eman nahi izan dizkio enpresari. «STUA altzariak enpresa zabaltzea berri ona da».
Langile gehiago
Sozialistek gaineratu dute zoriontzeko arrazoia dela, baita ere, langile kopurua 35 lagun gehiagorekin indartzeko erabakia hartu izana, «baita krisi ekonomikoaren garaian bizitako garai zailetan ere».
Horrela, komunikatuaren bidez sozialistek diote «STUA altzariak enpresa zabaltzea, 9.000 metro karratuko industria-nabearekin eta langile poltsa indartuta, berri ona» dela.
Hainbat sari
Era berean, gogorarazi du «2009an Diseinuaren Sari Nazionala» jaso zuela enpresak, «bere ibilbidea errekonozituz eta familia enpresa honek egindako lan ona ere errekonozituz».
Jesus Gascak 1983an ireki zuen enpresa eta «ordutik hartutako erabaki estrategikoek, lan, inteligentzia eta anbizioz, ahalbidetu dute STUA altzariak egotea New Yorkeko Guggenheim museoan, Googlek Kalifornian duen egoitzan, Akelarre jatetxean, Oronaren egoitzan edota Basque Culinary Centerren», azaldu du sozialistak.
Bukatzeko, eskerrak eman dizkio enpresari, «herri honen, bertako bizilagunen eta Gipuzkoaren alde egindako apustuagatik».