Txirrindulari astigartarrak Gipuzkoako Txapelketan murgildu dira.
Kadeteen mailan, bi proba izan ziren pasa den asteburuan. Larunbatean, Jaime Romero nabarmendu zen Zestoako proban, erasora jo eta kilometro luzeetan zehar eusteagatik. Arroa Goikoako igoeran harrapatu zuen pelotoiak, baina berriro ihes egitea lortu zuen Romerok, nahiz eta bukaeran berriro ere pelotoiak hartu zion aurrea, eta 15garren bukatu zuen. Enenkoitz Azparren astigartarra zijoan pelotoi horretan, eta 6garren egin zuen. Romeroren taldekidea, Bazpiko Asier Pozo izan zen txapelduna.
Igandeko erlojupekoan, Azparren 4garren izan zen, berriro irabazi zuen Pozorengandik 11 segundora, eta Romero 6garren, 26 segundora.
Juniorretan, Telmo Semperena Eibarren izan zen, eta aurreneko kilometroetako ihesaldian hartu zuen parte. Indarrak huts egin zion, ordea, eta 33garren izan zen.