Dantza eta sua, egunik luzeenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

San Joan egunaren bezpera iritsi da; urteko egunik luzeena eta gaurtik motzena uztar­tzen diren momentua. Hori horrela, San Joan bezperako ohiko ospakizunak izango dira gaur, herrian.

San Joan zortzikoa, gaurko doinuetako bat
Txirriskla taldeko txistulariek emango diote hasiera egun be­rezi honi. Arratsaldeko 19:00e­tan aterako dira, eta ka­lez kale ibiliko dira, San Joan zortzikoa jotzen.

Sua, Foru plazan
Eguna eta gaua elkartuko di­ren momentuko protagonista, berriz, San Joan sua izango da. Foru Plazan piztu da, 22:30etan.

Astigar dantza taldeko dantzariek su horren inguruan dantzatuko dute San Joan zortzikoa, eta ikusleei eskatu diete plazaren bazterretan jartzeko, erdigunean dantzarako lekua gelditu dadin.
Festarekin bukatzeko, ze­zen­suzkoa aterako da, eta txistulariek Iriarena joko diote; hain zuzen, Txomin San Sebastian zenak Astigarragan bertan jasotako Iriarena doinua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!