Musika aukera anitza gauero, txosnetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Atzoko egunaren azkeneko minutuan, gaueko 23:59etan, bota zuten txupina­zoa gaztetxean, Sutu Hernaniren ekin­tzei hasiera emateko; eta MJ Pepe & Otiliok jarri zuten giroa, segidan.
Eta gaurtik, txosna gunera mugituko da festa. Arratsaldeko 18:00etan irekiko dituzte txosnak, pintxo poteoarekin; eta gauero izango dira kontzertuak, Sutuk eta Ernaik jarri duten tablatuan, eta Molotoff irratiaren eszenatokian. Auke­ra bikoitza, beraz.
Sutu Hernanik, egun bakoitzari jarri dio bere gaia, eta horren arabera prestatu dituzte ekintzak. Horrela, 90ko hamarkadari eskainitakoa izango da biharko eguna; Kuadrilen eguna etzi­-koa; Kultura Arteko eguna asteartea; eta Gau Erotikoaren eguna asteazkena.
Molotoffek ere, urtero bezala, mota ba­­teko musikari eskainiko dio gau ba­koi­tza: Dantza gaua gaurkoa, Sound System gaua biharkoa, Hip Hop musi­ka­rena astelehenekoa, herriko taldeena astear­te­koa, eta elektronika gaua aste­azkena.

Sokamuturrari alternatibak, goizetan
Baina gauetarako bakarrik ez, goizean goizerako ere antolatu ditu ekintzak, Sutu Hernanik, Askekintzarekin batera. Goizeko 07:15etan hasiko dira ekintza horiek: astele­he­ne­an, egingo dituzte barru partida, DNI jaurtiketa, eta gaupa­se­ro­en argazkia Tilosetan; asteartean, maka­rro­nada eta zumba Plaza Berrin; eta asteazkenean, sokamuturra ez dagoe­nez, Plazan egin­go dute aulki jokoa, zaku lasterketa eta sokatira.

GazteBizilagunak Fest, bihar
Eta gazteen artean, festa antolatu du GazteBizilagunak taldeak ere. Bihar arra­tsaldean izango da, 18:30etan Urbieta kalean: musika eta dantza izango dira, eta mural kolektiboa ere egingo dute.
 

MOLOTOFF IRRATIAREN ESZENATOKIA

GAUR, Dantza gaua

22:00, Txino Sound System & Izura.

BIHAR, Sound System gaua
22:00, Righteous Way Sound System, George Palmer (Live Dub), Beñaranks, Kush Diggaz, Eguzkiaren Semea (DJ Set).

EKAINAK 25, Hip Hop gaua
22:00, DJ Sax, Isasi, Acto, Sukaldea Records, Nathan, Uzi Cuzy, DNG.

EKAINAK 25, Herriko talde gaua
22:00, Tacumah, Norkzerk, Kilimak, Pavloven Zakurrak, MJPQ.

EKAINAK 26, Elektronika gaua
22:00, I. Alberro, Kris Cle, Aner Solanas.

 

SUTU HERNANIREN EGITARAUA

GAUR, Lehenengo Eguna

18:00, Txosnen irekiera.
18:30, Akelarrea.
22:30, Kontzertuak: The Bobby’s eta 
Las Tuerkas.

BIHAR, 90ko hamarkada
19:30, Kalera Kalera manifestazioa, Plazan.
20:30, Kontzertua: Gora.
23:59, 90ko hamarkadako playbacka. Body painta egongo da.

EKAINAK 25, Kuadrilen eguna
07:15, Barru partida, DNI jaurtiketa eta gaupaseroen argazkia Tilosetan.
13:30, Bazkaria Tilosetan (eguraldi txarra eginez gero, Gay Murren), eta kale buelta musikatua.
22:30, Kontzertuak: Lur-J eta Moon ta Spunknik Bollodramapunk.

EKAINAK 26, Kultura arteko eguna
07:15, Makarronada eta zumba, Plaza Berrin.
19:30, Kultura arteko dantzak.
21:00, Elkartasun afaria, Plaza Berrin.
21:30, Olerkiak: Pobresia.

EKAINAK 27, Gau erotikoa
07:15, Aulki jokoa, zaku lasterketa eta sokatira, Plazan.
23:45, Mihi luze poteo erotikoa.
01:30, Maritxu nora goaz?, tonbola erotikoa eta erronka pikantea. Kamixeta argia eraman, serigrafiatzeko aukera egongo da.

EKAINAK 28, asteazkena
Txosnen itxiera, eta goizaldean E28ko 
kalefestakzioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!