Aurrematrikulazioa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko aukera emango du Astigar Dantza Taldeak, datorren astean. Asteazkenean, ekainaren 27an eman ahal izango da izena, 19:00etatik 20:00etarako tartean, Astigar elkartean bertan, Mariso behea kaleko zenbaki gabeko lokalean. Aurrematrikula irekita egongo da 7 urtetik gorako neska-mutilen­tzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!