Arin-arin lehertuko da suziria, fandangoa dantzatuko du suak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Musikarik ez dute falta, goizez, arratsal­dez zein gauez, San Joan jaiek. Eta dan­tzarik ere, nekez faltako dute, gaurtik asteazkenera bitarte; gaur eguerdiko 12:00etan, txupinazoa botatzearekin batera, Ttarla dantza taldeko kideek herria dantzan jartzen dutenetik.

Jaurti eta berehala, arin-arin, leher­tuko da suziria zeruan. Eta beste behin, jaien aurreneko egunean, San Joan suak jarriko du magia, Plazan.

Baina ez dira faltako, musika eta dantza bezala, San Joan bezperako ekintza bereziak ere. Gazteen Axeri Dantzarekin eramango dute jendea Plazara, txupinazoaren zitara. Haurren marrazki eta karabina tiro lehiaketak ere izango dira, eta esku pelotako Berria Txapelketa­ren finala ere bai.

17:00etan hasiko da bezperako giro berezia pizten, Plazan. Aurreskua dan­tzatuko dute haurrek, ordu horre­tan. Ordu erdi beranduago, Akela­rre­aren ira­garle txikiak aterako dira ka­le­ra, zita 16.45etan jarri dute Parado­rrean, eta 18:30etan, Akelarrea abiatuko da kale­jiran, herria sorgin­tze­ra. Plazan egingo dute antzerkia.

Suari bidea, kantuan eta musi­ka­re­kin ere egingo diote: San Joan erronda, Kantuz eta Ozenki abesbatzen kontzer­tua, Salbe Nagusia, Musika Bandaren San Joan Martxa... Eta 21:30etan piztuko dute sua, Plazan. Gainerakoan, suak egi­teko, aurrez eskatu behar zen bai­mena, udaletxean.

Zamalanetan eta hondakin bilketan, aldaketa Kaxkoan

Udalak, eskerrak eman nahi izan diz­kie, jaiak antolatzen dituzten guztiei. Eta «ez daudenak gogoan hartuz», «erres­petu­an» ondo pasatzera animatu ditu, «bertakoak eta bisitariak». Eta aditzera eman du, baita ere, alda­­ketak izango direla Kaxkoko zama­lanen ordutegian eta hondakin bilketan. Za­ma­lanetarako, ezingo da Kaxkoan sar­tu, ekainaren 24, 25 eta 26an; 23an, goizeko 09:30ak arte ba­ka­rrik; eta 27an, 13:00etatik 14:30­etara. Hondakinak, Kax­koan eta erdi­gunean, 12:30etatik 14:00­etara atera be­har­ko dira. Eta larun­ba­tetako errefusa astelehenean atera beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!