«Gainerakoak errespetatu behar ditugu, guztiok jaiez gozatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

San Joan jaien atarian, herri­tar guztiei zuzendu zaie Her­na­niko PSE-EE, eta jai zorion­tsuak opa dizkie: «baina gogo­ra­tu, posible dela festa eta atse­denerako eskubidea uztar­tzea», nabarmendu du.
Ricardo Crespok, Hernani­ko sozialisten bozeramaileak, adierazi du «guztiok festetaz gozatzeko», kontziente izan be­har dela, «guztiok daukagun atsedenerako eskubideaz, izan lan arrazoiengatik, osasuna­ga­­tik edota hala nahi dugu­la­ko, jaiak modu lasaiago batean gozatzeko». Zentzu horretan, azpimarratu du: «guztiok jaiez gozatu dezagun lortzea erraza da, nahikoa da gainerakoak errespetatzea».

«Buruan grabatu behar dugu lema: ez bada bai, da ez»
Beste dei bat ere egin du Cres­pok, «jaietan genero indar­ke­ria kasurik izan ez dezagun». Horretarako, nabarmendu du presente izan behar dela «ez ba­da bai, da ez» esaldia: «ale­gia, beharrezkoa da esplizituki onartzea, harreman sexualak izateko garaian. Buruan gra­ba­tu behar dugu lema hori; ez bada bai, da ez», dio Crespok.

Lemaren harira, adierazi du «bikain» jasotzen duela, beste pertsonaren onarpen espliziturik gabe, ez dagoela onarpenik. «Baiezko erantzun bat beharrezkoa da, ez da na­hikoa erantzunik ez jasotzea, jakintzat emateko onarpen sexual hori badagoela».

Kontu horiek gogoan izan, eta festez gozatzera animatu ditu herritarrak, PSE-EEk: «gora San Joanak!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!